Nabigaziora joan

Elkargokideen sarrera

Hizkuntzak

Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofizialaren logotipoa
GBDEO
Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofiziala

Aurkezpena

Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen /Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala Eskubide Publikoko Erakundea da. Bere zereginen xedea, barne esparruan, bere kideak eskuragarri izatea da, eta kanpo esparruan, berriz, zerbitzu profesionaletako erabiltzaileen interesen zerbitzura izatea da. Bere xedeek bat egiten dute sektoreen interesa eta gizartearen interes orokorraren arteko orekaren bilaketan.

  • Elkargokideei dagokienez, Elkargoak zera egiten du:
    1. Jarduera profesionala eta bere zereginarekin lotutako betebehar deontologikoak antolatzen eta araupetzen ditu.
    2. Profesionalak eta euren ogibidea hirugarrenen aurrean ordezkatzen du, horiek Herri Administrazioak, edozein izaerako erakunde pribatuak, hezkuntza eta kultur entitateak, enpresak, etab. izanik.
    3. Esparru legalaren barruan, profesionalen eta ogibidearen interesak defendatzen ditu.
    4. elkargokideen etengabeko prestakuntza eta ezagutzak eguneratzearen alde egiten du.
    5. elkargokideei euren eguneroko zeregina burutzeko laguntza zerbitzuak eskaintzen die, zehazki, aholkularitzak, aseguruak edo izaera orotariko prestazioak.
  • Elkargokideen zerbitzuak erabiltzen dituztenei dagokienez, oraingokoak eta etorkizunean sor daitezkeenak, Elkargoak zera egiten du:
    1. Profesionalek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak errespetaraztea zaintzen du.
    2. Ogibidea burutzeko baldintza egokien informazioa ematen du, zerbitzuen kontratazioari eta ordainsariei, prestazio exijigarriei, etab. dagokienez.
    3. Kexen/erreklamazioen arretarako zerbitzu bat mantentzen du, eta arbitraje aukera eskaintzen du, gatazkak sortuz gero.
    4. Elkargoak lanak ontzat eman behar izateak suposatzen duen berme erantsia eskaintzen du, legeak araupetutako kasuetan.
    5. Herri Administrazioekin kolaboratzen da, bere eskaerak artatuz, txostenak, iradokizunak, estatistika datuak, etab. Igorriz, habitata hobetzeko eta optimizatzeko ondorioetarako.

ZER DA INTERIORISMOA / BARNE DISEINUA?

Interiorismoa, barne-diseinua edo barne-arkitektura espazioak egokitzeaz edo eraldatzeaz eta horietan giroak sortzeaz arduratzen den diziplina proiektuala da. Horrez gainera, gaur egungo gizarteak funtsezkoak dituen teknologiaren eta artearen, kulturaren, ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko bitartekaritza egiteko funtzioa betetzen du.

Barne-diseinu on batek dimentsio berri bat ematen dio espazioari. Espazioaren egituraketa horretarako, hainbat faktoreren mende dauden osagaiak elkartu behar dira, besteak beste honako osagai hauen mende daudenak: bolumena, argia, kolorea, testura, teknologia, iraunkortasuna, ingurumena, testuinguru soziala eta ekonomikoa, etab. Optimizatu egin behar da gure ekintzen eraginkortasuna, eta horretarako, modu egokian aplikatu behar dira ergonomia eta harmonia psikofisikoa espazioaren eta erabiltzailearen artean, ingurune horri baldintza osasungarriagoak emanez. Horretarako, kasuan kasurako material eta instalazioa egokienak eta iraunkorrenak erabili behar dira. Beste alde batetik, berrikuntzak eta iraunkortasunari buruz sentibera den diseinu bat oso lagungarriak dira estetikari, gizarteari eta ingurumenari dagokionez zuzenak diren irtenbideak bilatzeko, eta, gainera, kontsumo arduratsuagoaren eta ongizatearen ideia berri bat bultzatzen dute.

Barne-diseinua ez da ingurunea eraldatzeaz bakarrik kezkatzen (ez da nahastu behar aretoak edo lokalak apaintzearekin); aitzitik, balio erantsi nabarmena ematen du, erabiltzailearen premien azterketa zehatza egin ondoren lortzen dena.

Eraikinen errealitatea ez dira hormak eta sabaia, bizi den barneko espazioa baizik. Barne-espazioa da eraikinaren errealitatea.
Frank Lloyd Wright

ZER DA INTERIORISTA / BARNE DISEINATZAILE BAT?

Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Espazioaren prozesu harmonizatzailearen ondoren, Bolonia Prozesuaren ondoren alegia, Barne Diseinatzailearen titulazioa graduko goi-mailakoa da, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak arautua..

Barne Diseinatzailea profesional tituludun bat da, espazio publikoak zein pribatuak alderdi tekniko zein artistikotik eraldatu ahal izateko eta, orobat, horiek egokitzeko gai dena, horietan edozein giza jarduera burutu dadin.

Barne Diseinatzailea barne-diseinuetarako proiektuak eta lanak aztertzeko, ikertzeko eta proiektatzeko eta taldeak zuzentzeko gai den profesionala da, eta baita administrazio publikoen aurrean bere lanbidearen eremuari dagokionez zuzeneko solaskide izateko ere.

Honako hauek dira barne-diseinatzailearen jarduera-eremuak:

  • Etxebizitzen eta bizitzeko barne-espazioen diseinua.
  • Merkataritzarako eta aisiarako espazioen diseinua.
  • Espazio administratiboen diseinua.
  • Espazio kulturalen, hezkuntzaren alorrekoen eta ludikoen diseinua.
  • Espazio efimeroen diseinua.
  • Etxebizitzak zaharberritzea.
  • Paisajismoa eta espazio publikoen diseinua.
  • Sormenezko jardueren enpresa-kudeaketa.
  • Garraio-sistemetako barne-espazioen diseinua.
  • Lanen kudeaketa, neurketak, aurrekontuak eta arriskuen prebentzioa, barne-diseinuaren eremuan.
  • Lanen zuzendaritza, barne-diseinuaren eremuan.
  • Ikerketa eta irakaskuntza.

Barne Diseinatzaileak baldintza horiek guztiak hartzen ditu bere baitan, jardueraren arabera. Europar Batasuneko zenbait estatutan Barrualdeen Arkitekto gisa ere ezagutzen da.

ZER DA INTERIORISTA / BARNE DISEINATZAILE ELKARGOKIDE EDO KOLEGIATU BAT?

Barne Diseinuaren profesional bat da, lanbide horretan jarduteko legezko baldintza guztiak betetzen dituena eta lanbidea egoki betetzen duen kontrolatzeaz arduratzen den zuzenbide publikoko elkargoko kidea dena.

Eusko Jaurlaritzaren 18/1997 Legearen arabera lanbide tituludunaren baldintza guztiak eta Europar Batasunak araututako lanbideei dagozkienak betetzen dituen lanbidea da. Beste hainbat alderditan jardun badezake ere, proiektuak erredaktatzea eta barneko lanak zuzentzea dira barne-diseinatzailearen betebehar nagusiak.

Gipuzkoako barne-diseinatzaileak biltzen dituen Barne Diseinatzaileen / Dekoradoreen Gipuzkoako Elkargoak honako berme hauek ematen ditu:

  • Elkargokideak baduela titulu akademiko bat, lanbidean egoki jarduteko beharrezko alderdiak menderatzeko prestakuntza teknikoarekin.
  • Elkargokideen lanek, elkargoaren oniritziarekin, haiengandik espero diren eskakizunei erantzuteko baldintzak betetzen dituztela, eta hirugarren baten, edozeinen, aurrean aurkez daitezkeela (erakunde ofizialak, banketxeak, hornitzaileak edo elkarteak, etab.).
  • Elkargokide ororen jarduera dagokion erantzukizun zibilaren aseguruak babesten duela, kreditatutako aseguru-erakunde baten bitartez.
  • Diseinatzailearen eta bezeroaren arteko harremanean desadostasunik sortuz gero, konpondu beharreko gaia ondo ezagutzen duen arbitraje-zerbitzu baten esku jar daitezkeela desberdintasun horiek.