Nabigaziora joan

Elkargokideen sarrera

Hizkuntzak

Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofizialaren logotipoa
GBDEO
Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofiziala

Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargoko web orrian erabilitako formularioak erabiltzeko laguntza

Web gune honek web formularioak erabat erabiltzen ditu. Elkargoaren aurrean telematikoki hasten diren izapide guztietarako dagokion formularioa bete behar da. Funtsean, paperean inprimatutako formulario tradizional baten zeregin berbera betetzen dute, beraz, eskatzen diren datuak oso antzekoak dira.

Formularioak

Izapide bat burutu eta dagokion atalera joatea nahi duzunean, pantailako argibideak arretaz irakurri eta baita formularioak eskatzen dizkizun datuak ere. Egiaztatu informazio guztia eskura duzula eta ondoren eremu bakoitza bete. Saguarekin klik egin dezakezu edo tabuladorearen teklaren bidez leku batetik bestera pasa zaitezke (gaztelaniaz dauden teklatuetan, normalean Q letraren ezkerraldean). Nahiz eta izartxo gorria duten eremuak bakarrik formularioa izapidetzeko nahitaezkoak izan, komenigarria da ahal dituzun eremu guztiak betetzea.

Gai legalak direla eta, "pribatutasunari buruzko oharra" irakurri eta onartu behar duzu formulario bakoitzaren bukaeran.

Datuak bete eta pribatutasunari buruzko oharra onartu duzunean, sakatu "Formularioa bidali" botoia.

Dena zuzen badago, instant batean formularioa baino lehen mezu berde bat agertuko da, formularioa behar bezala bidali dela adieraziz. Hala ez bada, formularioa baino lehen mezu gorri bat adieraziko da, formularioa bidali baino lehen zuzendu beharreko akats guztien zerrenda batekin. Argibideak jarraitu eta, dena zuzen dagoenean, sakatu berriz "Formularioa bidali" botoia.

Artxiboen karga barne hartzen duten formularioak

Zenbait artxiborako zure ordenagailutik artxiboak erantsi behar dituzu. Esate baterako, Elkargoan alta emateko eskaera. Bertan, besteak beste, zure nortasun agiri nazionaleko eskaneatutako irudi bat eranstea eskatuko zaizu.

Horrelakoetan, formularioak kontrol batzuk ditu eta horien bidez, zure ekipoa esploratu dezakezu erantsi nahi duzun artxiboa aukeratzeko. Kontrol horiek diseinu eta antolaketa desberdina dute, erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera, baina ohiko nabigatzaile guztietan intuitiboak dira.

Komenigarria da formularioa bete aurretik behar izango dituzun artxibo guztiak lokalizatuta izatea. Kontuan hartu, arrazoi teknikoak direla eta, ezin direla edozein neurriko artxiboak erantsi, beraz, gomendatzen dizugu, guztira, bidali beharreko artxibo guztiek ez dituztela 5 MegaByte baino gehiago ziurtatzea.

Formularioan eskatutako datuak bete eta erantsi beharreko artxiboak aukeratu ondoren, klik egin “Formularioa bete” botoian. Une horretan, pantaila erdian mezu bat agertuko da, artxiboak kargatzen ari direla adierazteko.

Garrantzitsua: Ez itxi nabigatzailea artxiboak kargatzen amaitu arte, edo ez dira behar bezala kargatuko.

Dena zuzen badago, artxiboak zerbitzarira igotzeko beharrezko denbora igaro ondoren (hura zure konexioaren abiaduraren eta artxiboen tamainaren araberakoa izango da), mezu berde bat agertuko da, formularioa baino lehen, bidalketa behar bezala egin dela adieraziz. Hala ez bada, mezu gorri bat agertuko da formularioa bidali ahal izateko zuzendu beharreko akats guztiak zehaztuz. Argibideak irakurri eta, akatsak zuzendu ondoren, sakatu berriro "Formularioa bidali" botoia.

Denak huts egiten badu

Laguntza honen arauei jarraitu arren, formularioaren bat bidaltzeko arazoak topatzen badituzu, harremanetan jarri Elkargoarekin, Harremanetarako atalean eskainitako edozein bidetik.