Nabigaziora joan

Elkargokideen sarrera

Hizkuntzak

Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofizialaren logotipoa
GBDEO
Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofiziala

Gipuzkoan elkarkide izateko baldintzak

2009. urteko aldaketaren ondoren, Elkargo Profesionalei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legeak zera dio:

3. Artikulua. Elkarkidetzea.

  1. Eskatutako titulazioa duenak eta Estatutuetan adierazitako baldintzak betetzen dituenak dagokion Elkargo Profesionalean onartua izateko eskubidea edukiko du.
  2. Ogibideak burutzeko dagokion Elkargo Profesionalaren kide izatea nahitaezkoa izango da, lege estatalak hala ezartzen duenean. Izen emateko edo elkarkide izateko kuotak ezingo ditu, inolaz ere, izena emateko izapideetako kostuak gainditu. Elkargoek eskatzaileek elkarkide bilakatzeko prozesua bide telematikoz izapidetu ahal izateko beharrezko baliabideak eskuragarri izango dituzte, Lege honen 10. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.
  3. Ogibide bat lurralde elkargoen arabera antolatzen denean, horietako bakar baten kide izatea nahikoa izango da (helbide profesional bakarrarena edo nagusiarena izango da), Espainiako lurralde osoan jardun ahal izateko. Ondorio horietarako, ogibide batean, elkargo profesionalak bakarrik zenbait Autonomia Erkidegotan daudenean, profesionalek men egingo diete euren helbide profesional bakarra edo nagusia kokatuta dagoen lekuko legeei, eta hura nahikoa izango da Espainiako lurralde osoan jardun ahal izateko. Elkargoek ezingo diete profesionalei eskatu elkargoarena ez den beste lurralde batean komunikaziorik edo gaikuntzarik burutzeko, ezta ere elkarkideei eskatzen dizkien ohiko kontraprestazio ekonomikoak ez bezalakoak ordaintzea, onuradun diren eta elkargoaren kuotak estaltzen ez dituen zerbitzuak eskaintzeagatik. Elkargoarena ez den beste lurralde batean ogibidea burutuz gero jarduera profesionala burutzen den lurraldeko xedeko Elkargoari dagozkion antolamendu et diziplina ahalmenaren eskumenen ondorioetarako, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen mesederako, Elkargoek komunikazio mekanismo egokiak eta azaroaren 23ko 17/2009 Legean aurreikusitako agintari eskudunen arteko administrazio kooperazio sistemak erabili ahal izango dituzte, azken hura, zerbitzuetako jardueretan askatasunez sartzeari eta horiek erabiltzeari buruzkoa. Hala dagokionean, ogibide profesionaleko xedeko lurraldeko Elkargoak ezartzen dituen zigorrek ondorioak eragingo dituzte Espainiako lurralde osoan.
  4. Profesional bat Europar Batasuneko kidea den beste Estatu batera aldi baterako mugitzen bada, men egingo dio gaikuntzak aitortzeari buruzko Erkidegoko zuzenbidea aplikatzeko indarreko araudiari.

Elkarkide izateko izapideak

Ohiko izapideak

  • Agiri neurriko argazkia.
  • Titulu ofizialeko fotokopia (egiaztatuta edo konpultsatuta)
  • Nortasun Agiri Nazionaleko fotokopia.
  • Alta kuotaren ordainketa: 160 euro.
  • Alta eskatzeko instantzia.
  • Aukeran, elkarkideen zerrendan agertzeko baimena.

Izapide telematikoak

  • Agiri neurriko argazkia.
  • Titulu ofizialaren eskaneatutako irudia.
  • Nortasun Agiri Nazionaleko eskaneatutako irudia.
  • Alta kuotaren ordainketa: 160 euro.
  • Alta eskatzeko Formularioa bidaltzea.